Ongi etorri

Ongi etorri Izarra Herri Eskolara!

Urkabustaizko bihotzean aurkituko gaituzu -Izarran hain zuzen ere- eta oinarrizko hezkuntzako bi etapa nagusiak eskaintzen ditugu bertan; Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Ikasleen garapen integrala sustatzen duen hurbileko hezkuntza, inklusiboa eta euskalduna da gurea. Natura eta tokiko komunitatea funtsezkoak dira eguneroko ikaskuntzan, baita metodologia aktiboak, lan kooperatiboa eta bizikidetza ere.

Azken berriak

Ikasturte amaiera

2024-2025 ikasturteari amaiera eman diogu ekainaren 20an, ostirala. Urteroko moduan, jaialdia antolatu dugu kultur-etxean, bide batez 6. mailako ikasleei agurra eginez.